XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Josefa Etxeberria 82 urteko debarrak (1972) esan zigun bere anai Gregorio'k San Roke'ren ezpatadantzan parte artu zuela, fotografi bat erakutsi ere bai, eta onela jazten zirela: alkondara zuriak manga zabalekin, praka eta zapatilla zuriak eta kapitanaren zintak gorriz eta larrosez.

Beste dantzariek, alde batekoak gorriz eta bestekoak urdiñez.

Besoetan galartsu gorriak eta urdiñak.

Luis Idiakez, (Txerturi), ezpatadantza deitzen zion.

Eta arazo orreri buruz ba degu 1884'ko jakingarri bat: Antonio Flores periodistak onela dio Madrid'eko El laberinto Periódico Universal Azaroa 1'koan: ... delante de San Roque marchan ocho jóvenes aldeanos en mangas de camisa con pantalón blanco y llenos de cintas y lazos de todos los colores... Con una espada desnuda en la mano... y los aplaude el público que sale a ver la ezpatadantza (o danza de las espadas) pues así se llama esa broma.

Beraz, dudarik ez dago, dantzariak eskuetan eramaten zituztenak ezpatak zirala eta ez makillak...

Arretaz begiratu izan diogu bertako dantzei: SAN ROKEREN EZPATA DANTZARI batez ere; baita Jorrai dantzari ere.

Izurritik libratzen omen zuen santuari dantzatzen zaio ez dakigu noiztik San Roke jaietan, abuztuaren 16an, ezpata dantza au.

Debako auzo jakin bateko gazteek, Artzabalgoek izurritetik libratzeko promesa bati jarraiki, bizkar gainean jasotzen dute santuaren irudia eta prozesioan mendi aldean dagoen San Roke ermitara igotzen dute.

Bertan gauzatzen da San Roke dantza.

Gaur egun Gure Kaien 130 bat lagun gabiltza.

Autariko 100 bat umeak dira. 1999'an lenengo aldiz aurren dantza eskola Debako musika eskolan barruan sartu dugu, euskal dantzaren etorkizuna bermatze aldera.

Dena dela, Gure Kaiek eramaten du orren ardura.

Nagusien taldea 30 bat lagunek osatzen dugu eta elkarlanean aritzen gara Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantzari taldeekin.

Deba beeko dantzarien izendapenaren azpian metodologia bat, filosofia bat eta lan egiteko modu bat aurkituko duzue.

Arrinda'tar Anes